Nola aseguratu daitezke bitxi eta ordulariak?
Bitxiek, objektu txiki eta balio handikoak direnez, berezitasunak dituzte etxe-aseguruan sartzeko. Konpainia gehienek bitxiak bereiz aseguratzea eskatzen dute, etxeko gainerako edukiez aparte. Zenbaitetan, etxeko objektu guztiak bereizi gabe barne hartu daitezke, prima gehiegi igo gabe.
Nolanahi ere, bitxiak aseguratzeko ezinbestekoa da aseguru-etxeari berariaz adieraztea objektu bakoitzak zein balio duen. Adierazten den zenbatekoak benetako balioaren ahalik eta antzekoena izan behar du; hau da, balio sentimentala ez da kontuan hartu behar.
Objektu baliotsuen xehetasunei buruzko txostena bidali ondoren, aseguru-etxeak etxebizitzako edukiaren barruan sartzen ditu, eta, beraz, etxe-aseguruaren parte izatera pasatzen dira. Horretarako, zenbait baldintza bete behar dira, adibidez: kutxa gotorrean gordeta dauden objektuentzat polizan ezarritako mugak.