Deituko dizugu

ES | EU

Zer barne hartzen du gure etxeko aseguruak?

Estalduraz beteriko asegurua da, ezertaz kezka ez zaitezen.

Suteak eta akats elektrikoak

Ura eta fenomeno atmosferikoak

Hausturak

Erantzukizun zibila, maskotak barne

Sarraila-konponketa

Lapurretak etxe barruan zein kanpoan

Seguro de primer nivel

Lehen mailako asegurua

Merkatuko etxe-asegururik onena hartu, eta gure ukitua eman diogu, ezin hobea izan dadin: erraza, behar dituzun estaldura guztiak dituena eta ezusteko desatseginik gabea.

Ezinbesteko estaldura guztiekin.

Ezusteko muga eta salbuespenik gabe.

Ulerterraza eta sinplea.

Prezio esklusiboa Euskaltelen bezeroa izateagatik.

Honako hauek babesten ditugu

Estalduraz beteriko asegurua da, ezertaz kezka ez zaitezen.

Zure etxebizitza

Hau erraza da azaltzen. Osorik berreraikitzea ere bere gain hartzen du, kanpo-elementuak barne.

Altzariak

Etxebizitza batean zoruari edo hormei finkatuta ez dagoen guztia. Bestela esanda, mugi daitekeen guztia.

Erantzukizun Zibila

Zuk beste pertsona bati eragiten dizkiozun konponketa- edo konpentsazio-kostuak bere gain hartzen ditu.

Bitxiak eta objektu baliotsuak

Zehaztu etxean dituzun bitxien balioa, eta ordain bat emango dizugu. Hara zeinen erraza!

Eta hauek dira egoerak

Jarraian zehazten ditugun egoeretan babesten ditugu goraxeago kontatu dizkizugun ondasunak.

Egoera batzuetan % 100 hartzen du bere gain aseguruak, eta beste batzuetan, berriz, muga bat dago.

Suteak eta akats elektrikoak

Suteek, leherketek, ustekabeko keek eta tximistek sortutako arazoak.

Informazio gehiago

Ura eta fenomeno atmosferikoak

Uholdeak, hondoratzeak, haizeteak... ohiko fenomeno susmagarriak.

Informazio gehiago

Hausturak

Kristalak, ispiluak, komunak, gainaldeak eta abar ustekabean apurtzea. Berrikusi zerrenda osoa.

Informazio gehiago

Erantzukizun zibila, maskotak barne

Erantzukizun Zibilaren barruan sartzen da txakurrentzako nahitaezko estaldura.

Informazio gehiago

Sarraila-konponketa

Sarraila-konpontzaile bat behar baduzu, etxe barruan itxita edo kanpoan giltzarik gabe gelditu zarelako.

Informazio gehiago

Lapurretak etxe barruan zein kanpoan

Zure aseguruak, halaber, bere gain hartzen ditu etxebizitzaren kanpoaldean larderiaz edo indarkeriaz eginiko lapurretak.

Informazio gehiago

Estaldura gehigarriak nahi al dituzu?

Gure aseguruak bezero gehienen premiei erantzuten die, baina, behar izanez gero, estaldura gehiago jar ditzakezu.

Kalte estetikoak

Konponketaren bat egin behar bada, zure aseguruak bere gain hartzen du estetikoki nabaritu ez dadin egin beharreko guztia.

Informazio gehiago

Defentsa juridikoa

Lege-orientazioa, eta erreklamazioekin, lege-idazkiekin eta zenbait gastu judizialekin laguntzea.

Informazio gehiago

Brikolajea eta etxetresna elektrikoen konponketa

Oso mainatsua ez bazara (edo egiteko hoberik baduzu!).

Informazio gehiago

Arrisku orotakoa, istripuak eta teknologia

Eta ordenagailua lurrera erori besterik ez bazaizu egin? Gure gain hartuko dugu.

Informazio gehiago

Nola kontratatu?

Bost minutu baino gutxiagoan egin dezakezu. Edozein zalantza sortzen bazaizu, lagunduko dizugu.

Aldatzea doakoa da!

Kalkulatu zure asegurua

Istant batean kalkulatuko dizugu prezio pertsonalizatua.

Dei berean biltzen ditugu behar ditugun datu guztiak.

Zoaz sofan esertzera. Gainerakoa guk egingo dugu.

Kalkulatu zure asegurua

Ohiko galderak

Nola eman dezaket etxeko parte bat?

Partea emateko hainbat modu daude. Etxeko parteak Bezeroaren Gunean edo MAPFREren aplikazioan eman ditzakezu, bizkor eta erraz. Horrez gain, bulego batera joan zaitezke edo MAPFREra deitu dezakezu, zenbaki hauetara: 918 366 486 eta 900 810 694.

Dagoeneko bezero banaiz, MAPFREn deskontua egingo didate?

Jakina. Aurrekontua eskatzen duzunean, adierazi MAPFRErekin beste zerbitzu batzuk ere kontratatuta dauzkaula, dagozkizun onura eta deskontuak jasotzeko, Euskaltelen bezeroa izateagatik telefono-fakturan dagokizun deskontuaz gain.

Hipoteka eskatzen denean, etxe-asegurua izateak badu eraginik?

Hipotekaren bat dutenek edo formula horren bitartez etxebizitza erostera doazenek honako hau jakin behar dute: orokorrean, hipoteka-merkatuari buruzko araudiak dio hipoteka-bermearekin mailegu bat izenpetuz gero ez dela nahitaez etxe-aseguru bat kontratatu behar. Oso garrantzitsua da hori kontuan hartzea. Izan ere, nahiz eta bankuak eskaini, asegurua ez kontratatzeko aukera dugu. Beste kontu bat da suteen kontra babesteko asegurua kontratatu beharra. Horri dagokionez, hipoteka-merkatuaren legearen erreformak eskatzen du higiezinean gerta daitezkeen kalteak estaltzeko asegurua izatea, kontuan hartuta tasazio-balioak eta aseguratutako zenbatekoak bat etorri behar dutela, berez aseguragarriak ez diren ondasunen balioa kanpo utzita. Betekizun hori hipoteka-merkatuko araudiaren arabera igorritako hipoteka-tituluek ere bete behar dute. Beraz, sute-asegurua derrigorrezkoa da bankua titulartzat duten hipoteketarako.

Zer hartzen du bere gain arrisku orotako aseguru teknologikoak?

Aseguratutako telefonia, informatika edo irudi-gailuren bat istripu baten ondorioz kaltetzen bada, kaltea bere gain hartuko du aseguruak, gehienez 3.000 euroraino.

Zertan bereizten dira lapurreta eta ebasketa?

Desberdintasun nagusia da lapurretetan indarkeria erabiltzen dela beste norbaiten ondasuna eskuratzeko. Alde horretatik, Euskaltelek eskaintzen dituen MAPFREren etxe-aseguruetan bi kasu horiek hartzen ditugu aintzat, beti babestuta egon zaitezen.

Zer da edukitzailea etxe-aseguruetan?

Instalazioak: ur- eta gas-hodiak eta elektrizitate- eta telekomunikazio-kableen sarea (telefoniakoa, besteak beste). Etxebizitzaren egituraren parte diren elementu guztiak: paretak, teilatuak, zoruak, zoladurak, entxufeak, etab. Elementu apaingarriak: parketa, moldurak eta paretetako pintura, adibidez. Puntu honetan eskaiolazko sabaiak, moketak eta eguzki-oihalak ere sartzea komeni da. Birgaitzeak edo erreformak sartzen dira? Ezin ditugu kontzeptu horretatik kanpo utzi eraikinean egiten diren edo egin diren birgaitze edo erreformak eta hobekuntza-obrak. Funtsean, etxebizitzak entregatu zenean zituen elementu guztiak hartu behar dira kontuan, eta baita eraikitzeko, berritzeko, hobetzeko edo birgaitzeko erabili zirenak ere.

Zer da edukia etxe-aseguruetan?

Etxe-aseguruetan, aseguratuak etxean dituen ondasun guztiak dira: arropa, altzariak, gailu elektronikoak, objektu baliotsuak eta baita janaria ere. Ondasunen balioa kalkulatzea zaila da, baina komeni da kontuan hartzea ezen, aseguratutako ondasunek zenbat eta balio handiagoa izan, prima ere handiagoa izango dela. Ondasunen bat zerrendatik kanpo utziz gero, ordea, aseguruak ez du bere gain hartuko.

Zalantza gehiago baduzu edo baldintzak zehatz-mehatz berrikusi nahi badituzu, dokumentazio hau jaitsi dezakezu.