Lege-oharra
Lege-oharra
Lege-oharra
Lege-oharra
Lege-oharra
Orange Mediación de Seguros, .LU sozietateak eskainitako WEBGUNEaren erabilera-baldintzak
Orange Mediación de Seguros, SL Sociedad Unipersonal (IFK: B-88592878; helbidea: Parque Empresarial “La Finca”, Paseo Club Deportivo n.º 1, Edificio 8, 28223, Pozuelo de Alarcón, Madrid) MasOrange taldeko agentzia lotu bat da, eta aseguru-etxe hauen aseguruak banatzen ditu: Zurich Insurance Europe AG, Sucursal en España eta Zurich Vida Compañía de Seguros y Reaseguros SA (aurrerantzean, aseguru-etxeak). Orange Mediación de Seguros, SLUk Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusian duen erregistro zk.: AJ0232. Halaber ohartarazten da Orange Mediación de Seguros, SLUk erantzukizun zibil eta profesionaleko aseguru bat daukala sinatuta. Bai erabilera-baldintza hauetan, bai Webgunean, Orange Mediación de Seguros, SLU edo Orange Mediación de Seguros esango zaio Orange Mediación de Seguros, SL Sociedad Unipersonali. Hemen ikus dezakezu Orange Mediación de Seguros, SLUren informazioa erakunde bitartekari gisa. Orobat, www.zurich.es/ webgunean eskuratu dezakezu aseguru-etxeari buruzko informazioa.
1. Xedea
Orange Mediación de Seguros, SLU sozietateak seguros.euskaltel.com webgunea (aurrerantzean, WEBGUNEA) jarri du jendearentzat eskuragarri, modu askean, doan, era ez-esklusibo eta besterezinean. Orange Mediación de Segurosek WEBGUNEA eskaintzen du Orange Mediación de Seguros, SLUri berari buruzko informazioa emateko, baita berak banatzen dituen aseguru-produktuei eta hirugarrenen produktuei buruzko informazioa ere. WEBGUNE hori WEBGUNEAN sar daitezkeen erabiltzaile guztiei zuzenduta dago, kontuan hartu gabe Orange Mediación de Seguros, SLUk banatutako aseguru-produktuak kontratatu dituzten bezeroak diren edo publiko orokorra den (aurrerantzean, Erabiltzaileak).
Xedapen hauek arautzen dute Erabiltzaileak WEBGUNERA sartzeko eta erabiltzeko modua. Mesedez, webgunean nabigatu eta bertako funtzionaltasun edo edukiren bat erabili aurretik, irakurri arreta handiz erabilera-baldintza hauek.
Orange Mediación de Seguros, SLUk kontrakoa jakinarazi ezean, Erabiltzaileen eskura jartzen den WEBGUNEAREN edozein bertsio, berrikuspen, eguneratze edo hobekuntzari aplikatuko zaizkio baldintza hauek.
Erabilera-baldintza orokor hauek ez dute eragozten WEBGUNEAREN bidez eskainitako zerbitzu edo funtzio batzuek beste erabilera-baldintza berezi batzuk eduki ahal izatea. Dena den, zerbitzu edo funtzio horiek aktibatu aurretik hartzaileek kontsultatu egin ahalko dituzte. Ildo horretan, aseguru-produktuak kontratatutako aseguru-polizen baldintzen mende egongo dira, eta haien arduradunak aseguru-etxeak izango dira. Era berean, Bezeroarentzako eremuan sar daiteke WEBGUNEAREN bitartez (aurrerantzean, Bezeroarentzako eremua). Aseguru-etxeek edo haien kolaboratzaileek Orange Mediación de Segurosen bitartez haien aseguru-produktuak kontratatu dituzten bezeroen eskura jartzen dute eremu hori. Bezeroarentzako eremuaren bitartez, beren aseguru-produktuari buruzko informazioa lortu eta kudea dezakete bezeroek.
Orange Mediación de Seguros, SLU sozietateak, etorkizunean, Erabiltzaileei eduki edo zerbitzu berriak edo erraztasun gehigarriak eman ahalko dizkie, doakoak zein ordainpekoak, prestazio eskuragarriak handitzeko. Halaber, Orange Mediación de Seguros, SLU sozietateak eskubidea du WEBGUNEAN txertatutako eduki, zerbitzu edo tresnetako edozein alde bakarrez bertan behera uzteko. Aipatutako erraztasunek erabilera-baldintza hauei jarraituko diete, eta, baldintzotan aurreikusi gabekoan, erraztasun bakoitzarenei, baldintza espezifikorik izanez gero.
2. Funtzionamendua
WEBGUNEA nolako murrizketarik gabe egongo da eskuragarri erabiltzaileentzat. Orange Mediación de Seguros sozietateak ez du ziurtatzen, ezta bermatzen ere, WEBGUNEAREN erabilera etenik edo akatsik gabekoa izango denik. Erabiltzaileek WEBGUNEA erabiltzen duten modua haien beren erantzukizuna izango da. Orange Mediación de Seguros, SLU sozietatea ez da izango WEBGUNEAREN funtzionamendu desegokiaren arduradun, eta inola ere ez du ardura bere gain hartuko funtzionamendu txarra hirugarrenei egotz dakizkiekeen mantentze-lanen, gorabeheren edo kalteen ondoriozkoa bada, edo Erabiltzaileen ekipoen konfigurazio desegokiek sortua bada, edo Erabiltzailearen ekipoak WEBGUNEA erabiltzeko ezinbesteko sistema informatikoak jasateko adina gaitasun ez duelako gertatua bada. Orange Mediación de Seguros, SLU sozietatea ez da izango aseguru-produktuen, produktu horien polizen eta aseguru-etxeek produktu horiek kudeatzen dituzten moduaren arduradun; eta bezeroak aseguru- produktua zein aseguru-etxerekin kontratatu zuen, hura izango da erantzule.
Orange Mediación de Seguros, SLU sozietateak emandako aseguru-produktuen kontratuko eta aurrekontratuko informazioa bezeroei kontratazio-prozesuak iraun bitartean emango zaie, eta, gainera, WEBGUNEAN bertan eskuragarri dago.
3. Jabetza intelektualeko eskubideak
WEBGUNEA eta bertan dagoen eduki, zerbitzu, aplikazio eta informazio oro eta haiekin lotutako bestelako sorkuntzak (aurrerantzean, kontzeptu horiek guztiak Lotutako Sorkuntzak izendatuko dira) jabetza industrialaren eta intelektualaren legediak babesten ditu, eta haien titulartasuna Orange Mediación de Seguros, SLU sozietatearena edo hirugarrenena da. Ondorioz, Erabiltzaileek konpromisoa hartzen dute jabetza industrialaren edo intelektualaren eskubiderik ez urratzeko, eta guztiz debekatuta dago sorkuntza horiek osorik edo partez erreproduzitzea, publikoki komunikatzea, banatzea edo nolanahi ustiatzea (besteak beste, kopiatzea, aldatzea, saltzea, alokatzea, maileguan ematea), bai eta segurtasun-elementuak kentzea eta sorkuntza eratorrietan oinarritutako obra berriak sortzea ere; halaber debekatuta dago Lotutako Sorkuntzak suntsitzea, aldatzea, deskonpilatzea, erabilezin uztea edo kaltetzea, erabiltzailea izango da berak edo beraren kargu daudenek egiten dituzten eta jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideen titularraren eskubideei eragiten dieten arau-hausteen erantzule bakarra, eta Orange Mediación de Seguros, SLU sozietatea salbuetsita geldituko da aipatutako erabilera horren ondorioz sozietatearen aurka aurkeztutako edozein erreklamazio judizial edo estrajudizialetatik.
4. Iraupena
Erabiltzaileek baldintza hauek onartzen dituzte WEBGUNERA sartzen direnetik. Orange Mediación de Seguros, SLUk mugarik gabe jarriko du eskura WEBGUNEA.
Erabiltzaileek baldintza hauek edo indarreko araudia urratuz gero, Orange Mediación de Seguros, SLU sozietateak WEBGUNERAKO sarbidea mugatu ahalko die, eta bere interesak defendatzeko dagozkion eskubideak erabili ahalko ditu. Baldintza hauetan jaso gabekoan, Espainiako legedia aplikatuko da.
5. WEBGUNEAREN erabilera pertsonala
Erabiltzaileek konpromisoa hartzen dute WEBGUNEA beren erabilera pertsonalaren beharretarako soilik erabiltzeko, eta sarbidea hirugarrenei ez lagatzeko.
Erabiltzaileek WEBGUNEA zuzen eta arduraz erabiliko dute, erabilera-baldintza hauei eta indarreko legediari jarraituz, eta ez dute erabiliko legez kanpoko edo gehiegizko xedeetarako; besteak beste, hauetarako, baina hauetara mugatu gabe:
- Hirugarrenen eskubideak edonola urratzea, jabetza intelektualeko eta/edo industrialeko eskubideak, intimitate pertsonalerako eta familiarrerako eskubidea eta/edo norberaren irudirako eskubidea barne.
- Orange Mediación de Seguros, SLU sozietateak edo aseguru-etxeek edo hirugarrenek emandako edukietan eta zerbitzuetan, eta ekipamenduetan eta/edo programetan eta haiek dituzten fitxategietan eta dokumentuetan kalteak, aldaketak eta/edo baimenik gabeko deskargak sortzen dituzten edo sor ditzaketen jarduketak (birusen bat sartzea edo antzekoak barne).
- Iruzurrezko bitartekoen bidez WEBGUNEA, web-orriak, mezu elektronikoak edo beste erabiltzaile batzuen edo hirugarrenen sistemak aldatzea edo haietan esku hartzea, haien baimenik gabe.
- Zuzenean edo esteken bitartez argitaratzea, zabaltzea, bidaltzea, iragartzea edo banatzea honelakoak: legez kanpoko edukiak, eduki lizunak, pornografikoak, indarkeriazkoak, abusuzkoak, iraingarriak, xenofoboak, umiliagarriak, engainuzkoak, legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkakoak, jardunbide arriskutsuak, indarkeriazkoak, arriskutsuak edo osasunerako kaltegarriak eragiten edo goratzen dituztenak.
Klausula honetan ezarritako betebeharrak urratzeak edo iruzurrezko jokabideak izateak ahalmena emango dio Orange Mediación de Seguros, SLU sozietateari WEBGUNERAKO sarbidea mugatzeko, eta, gainera, bere interesak edo hirugarrenenak defendatzeko bestelako ekintzak ere egin ahalko ditu.
6. Datuen babesa
Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa eskuratzeko, gure Pribatutasun Politika eta gure Cookieen Politika kontsulta dezakezu. Hala ere, aseguru-produktu bat kontratatu duen bezero bat bazara, aplikagarria izango zaizu, gainera, zure aseguru-polizaren datuen babeseko klausula, baita aseguratzaileen Pribatutasun Politika eta Cookieen Politika ere.
7. Orokorrak
Baldintza hauetan jaso gabekoan, Espainiako legedia aplikatuko da, eta, zehazki, jabetza industrialaren eta intelektualaren arloko Espainiako legedia, aurkakorik xedatu ezean.
Baldintza hauek Orange Mediación de Seguros sozietateak aldatu ahalko ditu, edozein unetan, legezko arrazoiengatik, edo arrazoi tekniko, operatibo edo ekonomikoengatik, edo zerbitzu- edo merkatu-arrazoiengatik. Kontratuko aldaketa horiek eta, hala badagokio, WEBGUNEA behin betiko ixtea Erabiltzaileei jakinaraziko zaie. Erabilera-baldintza hauetako bat deuseza, baliogabea edo eraginik gabekoa dela adierazten bada, ez du eraginik izango gainerako baldintzen baliotasunean edo eraginkortasunean. Hau da, baldintza horiek lotesleak izango dira alderdientzat.
Orange Mediación de Seguros, SLU sozietateak edo MásMovil taldeko beste konpainia batek ez badu erabiltzen Baldintzetan edo indarreko legedian jasotako eskubide bat edo ekintza bat, ez da ulertuko MASMOVIL MEDIACIÓN DE SEGUROS SL sozietatearen eta gainerako konpainien eskubideei formalki uko egin zaienik.
8. Erreklamazioak
Erabiltzaileek WEBGUNEAREN inguruko intzidentziaren edo zalantzaren bat badaukate, Orange Mediación de Seguros, SLU sozietatearekin harremanetan jarri ahalko dira, konpontzeko, bide hauetakoren batetik:
- Orange Mediación de Seguros, SLU sozietateak eskainitako WEBGUNEaren erabilera-baldintzak Parque Empresarial “La Finca”, Paseo Club Deportivo, 1, Edificio 8, Pozuelo de Alarcón (Madrid).
- Bezeroarentzako arretarako helbide elektronikora idatzita (masorange.seguros@masorange.es) edo bezeroarentzako arretarako zenbakira deituta ().
Intzidentziaren edo desadostasunaren jatorria aseguru-produkturen bat bada, Erabiltzaileak aseguru-etxeetara jo beharko du.
Alderdien artean kontratu honen interpretazioari eta betearazteari buruz desadostasunik sortuz gero, Espainiako araudiari jarraituz ebatziko dute Espainiako epaitegiek eta auzitegiek.