Sustapenaren
oinarriak. 60 €-ko
deskontua (BEZa
barne) telefonia-
zerbitzuaren kuotan
Sustapenaren oinarriak. 60 €-ko
deskontua (BEZa barne) telefonia-
zerbitzuaren kuotan
Sustapenaren oinarriak. 60 €-ko deskontua (BEZa barne)
telefonia-zerbitzuaren kuotan
Sustapenaren oinarriak. 60 €-ko deskontua (BEZa barne) telefonia-zerbitzuaren kuotan
Sustapenaren oinarriak. 60 €-ko deskontua (BEZa barne) telefonia-zerbitzuaren kuotan
1. Zertan datza sustapena?
Guztira 60 €-ko deskontua (BEZa barne) izango duzu; alegia, 5 €-ko deskontua hilean (BEZa barne) Orangeren gero ordaintzeko komunikazio mugikorren zerbitzuari dagokion kuotan lehenengo 12 hilabeteetan, Orange Mediación de Segurosen bitartez Zurichen etxe-aseguru bat kontratatuz gero.
2. Iraupena eta lurralde-eremua
2025eko abenduaren 1etik 2026ko martxoaren 31ra egongo da indarrean sustapena, aldi horretan alta jasotzen duten poliza guztietarako. Sustapena Espainiako lurralde osoan izango da baliozkoa.
3. Beneficio de la promoción
Euskaltelen kontratupeko zerbitzu mugikorraren bezeroek 60 €-ko deskontua izango dute, guztira, telekomunikazioen fakturan; alegia, hilean 5 €-ko deskontua (BEZa barne) 12 hilabetez. Horretarako, baldintza hauek bete behar dituzte bezeroek: i) Euskaltelen linea baten erabiltzaileak direla egiaztatu; ii) ordainketak egunean izan, eta iii) Zurich Insurance Europe AG, Sucursal en Españarekin etxe-aseguru bat kontratatu Orange Mediación de Segurosen bitartez.
Etxe-aseguruaren lehenengo prima kobratzen denetik hilabeteko epea igarotakoan hasiko da aplikatzen deskontu hori. Hau da, etxe-aseguruak indarrean egon behar du, eta haren kobrantza berretsi da. Hilabete natural oso bateko kontsumo-epea duten fakturetan aplikatuko da deskontua. Faktura baten zenbatekoa 5 €-ra iristen ez bada (BEZa barne), hurrengoetan aplikatuko da deskontua.
Sustapena aplikatzen zaion denboraldian, bezeroak deskontu hau ikusiko du fakturan:
- Penintsulako eta Balearretako bezeroei % 21eko BEZa aplikatuko zaie; hau da, 4,13 €
- Kanarietakoei % 7ko IGICa aplikatuko zaie; hau da, 4,67 €
- Ceuta eta Melillakoei % 8ko IPSIa aplikatuko zaie; hau da, 4,63 €
Bost hilabete horien barruan Euskaltelen Etxe Aseguruaren edo ondoren ordaintzeko komunikazio-zerbitzu mugikorren zerbitzuan baja ematen baduzu, automatikoki galduko duzu deskontua, kontratu horietako batean baja ematen duzun hilabetetik bertatik.
4. Sustapenaren hartzaileak:
Baldintza hauek betetzen dituzten bezeroek baliatu ahal izango dute sustapena:
- Euskaltel markako gero ordaintzeko zerbitzu mugikorreko bezero izatea eta asegurua kontratatzeko unean telekomunikazio-zerbitzuen ordainketa egunean edukitzea.
- Adierazitako datetan, Zurich Insurance Europe AG, Sucursal en España sukurtsalarekin kontratatzea etxe-asegurua, Orange Mediación de Seguros SLU Agencina Vinculadaren bitartez.
Sustapenaren oinarriak. Deskontua Orange Mediación de Seguros etxe-aseguruan, lehendik bezero direnentzat
1. Enpresa antolatzailea:
Zurich Insurance Europe AG, Sucursal en España sukurtsalak (helbidea: Paseo de la Castellana, 81, 28046 Madril) egiten du deskontua, eta oinarri hauen bidez arautzen da (aurrerantzean, “Oinarriak”).
2. Iraupena eta lurralde-eremua
Sustapenak iraupen mugagabea izango du. Aurrekoa alde batera utzi gabe, Zurich Insurance Europe AG, Sucursal en España sukurtsalak, edozein arrazoirengatik, sustapen hau bertan behera uzteko eskubidea du. Sustapena Espainiako lurralde osoan izango da baliozkoa.
3. Xedea
Dokumentu honetako 5. atalean adierazitako baldintzak betetzen badituzte izango dute lehendik bezero direnek Orange Mediación de Segurosen etxe-aseguruari dagokion deskontua.
4. Sustapenaren onura:
Zurichen etxe-poliza bat Orange Mediación de Segurosen bitartez kontratatuta baldin badaukazu dagoeneko, % 5eko deskontu gehigarria lortu ahal izango duzu. Bi poliza edo gehiago kontratatuta edukiz gero, deskontua % 10ekoa izango da. Kontratazio berrietarako soilik balio du deskontuak. Ez da aplikatuko ordezkapenetan.
5. Sustapenaren hartzaileak:
Baldintza hauek betetzen dituzten bezeroek baliatu ahal izango dute sustapena:
- Euskaltel markako gero ordaintzeko komunikazio mugikorretako bezero izatea eta asegurua kontratatzeko unean telekomunikazio-zerbitzuen ordainketa egunean edukitzea.
- Adierazitako datetan, Zurich Insurance Europe AG, Sucursal en España sukurtsalarekin kontratatzea etxe-asegurua, Orange Mediación de Seguros Agencia de Seguros Vinculadaren bitartez.
- Gutxienez etxe-poliza bat kontratatua izatea Orange Mediación de Segurosekin, eta indarrean eta haren ordainketa egunean edukitzea.
6. Gatazkak
ZURICH da bezeroari begira egin beharreko sustapenaren arduraduna; beraz, bezeroak sustapenari buruz duen edozein erreklamazio, gorabehera edo eskaera Zurichera bideratu behar du, harremanetarako bide hauek erabiliz:
- Posta elektronikoa: defensacliente-es@zurich.com
- Gutuna: Calle Acanto 22 - 2ª planta. 28045 Madrid
- Inprimakia, Zurichen webgunearen bitartez (www.zurich.es/servicios/defensa-cliente)