Orange mediación de segurosen etxe-aseguruaren pribatutasun-politika
Orange mediación de segurosen etxe-aseguruaren pribatutasun-politika
Orange mediación de segurosen etxe-aseguruaren pribatutasun-politika
Orange mediación de segurosen etxe-aseguruaren pribatutasun-politika
Orange mediación de segurosen etxe-aseguruaren pribatutasun-politika
Identifikazioa
Aseguru-bitartekaria (tratamenduaren eragilea): Orange Mediación de Seguros SLU (aurrerantzean, “Orange Mediación de Seguros”). Helbidea: Parque Empresarial “La Finca”, Paseo Club Deportivo, 1, Edificio 8, Pozuelo de Alarcón (Madrid). Aseguru-agentzia lotu gisa inskribatuta dago bitartekaria Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Aseguru Bitartekarien Erregistro Berezian. Inskripzio-kodea: AJ0232.
Zurich Insurance Europe AG, Sucursal en Españaren kontura da seguru-banatzaile Orange Mediación de Seguros.
Tratamenduaren arduradun gisa jarduten du aseguru-entitateak. Datuen babeserako ordezkari (DBO) bat du, eta, harekin harremanetan jartzeko, esz_dpd@zurich.com helbide elektronikora idatzi behar du (erreferentzia: “Orange Mediación de Seguros”).
1. Pribatutasun-adierazpena
1.1 Aseguru-etxearen informazioa (tratamenduaren arduraduna):
Zurich Insurance Europe AG, Sucursal en España. IFZ: W-0072130H, 0072130H. Aseguru-entitateen administrazio-erregistroan inskribatua (kodea: E-0189). Helbidea: Paseo de la Castellana, 81, 28046 Madril.
1.2.- Aseguru-bitartekariaren informazioa (tratamenduaren eragilea):
Orange Mediación de Seguros, SL, Sociedad Unipersonal da aseguru-kontratuaren bitartekaria (IFK: B-88592878. Helbidea: Parque Empresarial “La Finca”, Paseo Club Deportivo n.º 1, Edificio 8, 28223, Pozuelo de Alarcón, Madrid). MasOrange taldeko agentzia lotu bat da, eta tratamenduaren eragile gisa banatzen ditu aseguruak, tratamenduaren arduraduna den aseguru-entitatearen izenean eta kontura. Aseguru-entitate hauen aseguruak banatzen ditu: Zurich Insurance Europe AG, Sucursal en España eta Zurich Vida Compañía de Seguros y reaseguros SA (Orange Mediación de Segurosek Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusian duen erregistro zk.: AJ0232.
Bitartekaria —hau da, Orange Mediación de Seguros— da aseguru-kontratua gauzatzen denean interesatuarengandik jasotako datu pertsonalen tratamendu-eragilea, eta aseguru-entitatea, berriz, tratamenduaren arduraduna.
Bi alderdiok ondo dakigu zeinen garrantzitsua den zuretzat zure informazio pertsonala nola erabiltzen eta partekatzen dugun jakitea. Pribatutasun-politika honen helburua da zuri ulertzen laguntzea zer datu biltzen ditugun, zertarako tratatzen ditugun eta nola saiatzen garen datuok babesten.
Gure bezeroen datu pertsonalak nola erabiltzen ditugun gardentasunez azaltzeko konpromisoari eustea ere bada gure bezeroak babestea. Horregatik nahi dugu zuk jakitea zer neurri aplikatzen dituen Zurichek zure datu pertsonalak ezin hobeki babestuta daudela bermatzeko, datu-babesaren arloan indarrean dagoen hainbat arauren arabera; besteak beste, 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena, eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.
2. Nondik datoz tratatzen ditugun datuak, eta zer datu tratatzen ditugu?
Zuzenean eman dizkiguzun datuak.
seguros.euskaltel.com, webguneko inprimakien bitartez eman dizkiguzun datuak; esaterako, erabiltzaile-izena eta pasahitza, izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefonoa, baita aseguru-etxearekin asegurua kontratatzeko behar den beste edozein informazio-mota ere.
Cookieen bitartez modu automatizatuan bildutako datuak.
Era berean, modu automatizatuan biltzen ditugu datuak, gure webgunea bisitatzen duzunean edo nabigatzen duzunean, eta, kasu horretan, cookie bidez (zure nabigatzailean biltegiratutako testu-fitxategi batzuk) edo nabigazioari buruzko datuak biltegiratzeko eta berreskuratzeko gailu bidez jasoko dugu informazioa. Cookie horiek nola erabiltzen ditugun eta nola konfigura daitezkeen xehetasun handiagoz jakin nahi baduzu, kontsultatu gure Cookieen politika.
Zuzenean eman ez dizkiguzun datuak.
Baliteke interesdunak zuzenean eman ez dizkigun datu pertsonalak tratatzea Orange Mediación de Segurosek. Esaterako, bezeroak lankide ditugun hirugarren enpresen bitartez ematen dizkigunean datu pertsonalak, baldin eta interesdunak adostasun esplizitua eman badu datuak laga aurretik.
3. Zer helbururekin tratatzen ditugu erabiltzailearen datu pertsonalak, eta zein da horretarako legitimazioa?
Harreman komertziala betetzearekin erlazionatutako helburuak:
Zerbitzua eman ahal izateko tratatuko ditu Orange Mediación de Segurosek bezeroak emandako datu pertsonalak; hau da, Zurichek merkaturatutako aseguru-produktuen inguruko aholkularitza emateko eta bezeroari gomendio pertsonalizatua egiteko haren eskakizun eta beharrei hobeto erantzungo dien produktu jakin bati buruz. Helburu hauekin ere tratatuko ditu:
Erabiltzailearen trafiko-datuak aztertzea, segurtasuna bermatzeko, inor ez dadin legez kontra sartu zerbitzuetan edo inork ez ditzan iruzurrez erabili, eta ematen dizugun zerbitzua hobetzea, analisi estatistiko anonimizatuak eginez, ezein informazio pertsonali lotu gabe, eta erabilera globaleko datuak tratatuz.
Lankide ditugun hirugarren enpresen bitartez jasotako eskaerak kudeatzea, baldin eta interesdunak adostasun esplizitua eman badu datuak laga aurretik, erabiltzaileari interesgarriak gerta dakizkiokeen Zurichen produktu aseguratzaileak eskaintzeko. Erabiltzaileak produkturen bat kontratatzen badu, www.zurich.es/rgpd. webgunean edo kontratatutako polizan azaltzen diren helburuetarako erabiliko dira datu pertsonalak.
Interes legitimoan oinarritutako helburuak:
Orange Mediación de Segurosek dituen interes legitimoei erantzuteko beharrezkoak; besteak beste:
Bezeroa bazara, kontratatu duzun aseguru-entitatearen produktuei buruzko jakinarazpen komertzialak bidaltzeko, edozein bitarteko erabiliz, elektronikoa barne. Dagoeneko bezeroa bazara baina zurekin kontratu-harremanik ez duten beste Zurich aseguru-erakunde batzuen produktuena, jakinarazpen komertzialak bidaltzeko, paperean edo telefonoz. Edonoiz egin diezaiokezu uko jakinarazpen horiek jasotzeari.
Adostasun esplizitua behar duten helburuak:
Orange Mediación de Segurosek adostasun espresua eta argia eskatuko du helburu hauetarako:
Bezeroa ez bazara, Zurichek Orange Mediación de Segurosentzat garatutako aseguru-produktuei buruzko jakinarazpen komertzialak eta sustapenekoak bidaltzeko, edozein bitarteko erabiliz, elektronikoak barne.
4. Zenbat denboraz tratatuko ditu Orangek erabiltzailearen datuak?
Harreman komertziala bukatutakoan, datu pertsonalak behar den denboran kontserbatuko dira, Orange Mediación de Segurosek eta Zurichek beren lege- edo arau- betebeharrak bete ditzaten kasuan kasu aplikagarria den legedi komertzial, zibil, administratibo edo penalean adierazitako preskripzio-epeen barruan.
Datuak automatikoki cookieen bitartez lortzen ditugunean, zenbat denboran erabiliko diren mugatu ahal izango da, nabigatzaile edo gailuetatik ezabatuta. Gure cookieen politikan kontsultatu ditzakezu argibide zehatzak..
5. Zer hartzaileri jakinaraziko zaizkio Erabiltzailearen datuak?
Eskatuz gero, hauei jakinarazi ahal izango zaizkie bezeroaren datuak:
- Lege-betebeharrez Aseguru-etxearen jakinarazpenak jaso behar dituzten agintaritza edo erakunde ofizialei; besteak beste, Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusia eta Kapitalak Zuritzearen eta Moneta Urratzeen Aurkako Batzordearen Zerbitzu Betearazlea.
- Epaitegi eta auzitegiei, eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei, aseguru-entitateak datu pertsonalen berri eman behar badu.
6. Erabiltzailearen ardura
Erabiltzaileak:
Bermatzen du Orange Mediación de Segurosi ematen dizkion datuak egiazkoak, zehatzak, osoak eta eguneratuak direla. Ondorio horretarako, bezeroa da ematen dituen datu guztien egiazkotasunaren gaineko arduraduna, eta informazioa behar bezala eguneratuko du, bere benetako egoeraren isla izan dadin.
Onartzen du seguros.euskaltel.com webgunearen bidez ematen dituen informazio okerren edo zehaztugabeen gaineko arduraduna izango dela, baita horrek Orange Mediación de Segurosi aseguru-konpainiari eragiten dizkien zuzeneko eta zeharkako kalteen gainekoa ere.
Erabiltzaileak hirugarren batzuen datuak ematen baditu, adierazten du haien adostasuna duela, eta konpromisoa hartzen du Pribatutasun-politikan jasotako informazioa helarazteko, eta Orange Mediación de Seguros alor horretako edozein erantzukizunetatik kanpo uzteko.
7. Eskubideak baliatzea
Bezeroak edo Erabiltzaileak edonoiz ezeztatu ahal izango du emandako adostasuna, eta doan baliatu ahal izango ditu araudian aitortutako eskubideak Orange Mediación de Segurosen aurrean, zeinak, tratamenduaren eragile gisa, berehala emango baitio horren berri tratamenduaren arduradunari (hau da, aseguru-entitateari), eta honek garaiz eta forman erantzungo dio eskatzaileari (ikusi * www.zurich.es/rgpd.)
Uste baduzu zure datu pertsonalak ez direla araudiaren arabera tratatu, datuen babeserako ordezkariarekin jar zaitezke harremanetan, esz_dpd@zurich.com helbidean (erreferentzia: “Orange Mediación de Seguros”).
Hala ere, aurkez dezakezu erreklamazio bat Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (www.agpd.es).
Zure eskubideak baliatzeko, bidali zure eskaerarekin batera NANaren edo zure nortasuna egiaztatzen duen dokumentu baliokide baten kopia bat.
Eskubide horiek baliatzea doakoa da.
8. Segurtasun-neurriak
Informazioaren segurtasuna gure konpromiso sendoenetako bat da, eta, indarrean dagoen legediaren arabera, Orange Mediación de Segurosek modu erabat konfidentzialean tratatuko ditu bezeroaren datuak, eta haiei dagokienez sekretu-eginbeharra gordez; horren haritik, beharrezko segurtasun-neurri teknikoak eta antolamendukoak hartuko ditu datuen segurtasuna bermatzeko eta haiek ez aldatzeko edo galtzeko, edo baimenik gabe ez tratatzeko edo atzitzeko, kontuan izanik zein egoeratan dagoen teknologia, nolakoak diren biltegiratutako datuak eta zer arriskuren pean dauden.