Bitartekariaren
oharra
Bitartekariaren oharra
Bitartekariaren oharra
Bitartekariaren oharra
Bitartekariaren oharra
Aseguru-kontratuaren bitartekaria Orange Mediación de Seguros, SL Sociedad Unipersonal, Agencia de Seguros Vinculada da. IFK: B-88592878. Helbidea: Parque Empresarial “La Finca”, Paseo Club Deportivo 1, Edificio 8, 28223, Pozuelo de Alarcón (Madril).
Aseguru-agentzia lotu gisa inskribatuta dago bitartekaria Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Aseguru Bitartekarien Erregistro Berezian. Inskripzio-kodea: AJ0232. Inskripzio hori Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Informazio Puntu Bakarraren bidez egiazta daiteke, eta online kontsulta daiteke helbide honetan https://dgsfp.mineco.gob.es/es/Distribuidores/PUI/Paginas/default.aspx.
Aseguru-etxe hauen kontura banatzen dira aseguruak:
- Zurich Insurance Europe AG, Sucursal en España. IFZ: W-0072130H. Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Aseguru Erakundeen Administrazio Erregistroan inskribatua, E-0189 kodearekin; Madrilgo Merkataritza Erregistroan inskribatua: 36766 liburukia, 1. folioa, 658706 orria. Helbidea: Paseo de la Castellana, 81, 28046 Madril
- Vida, Compañía de Seguros y Reaseguros, SAU. IFZ: A-08168213. Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Aseguru Erakundeen Administrazio Erregistroan inskribatua, C-0039 kodearekin; Madrilgo Merkataritza Erregistroan inskribatua: 16.325 liburukia, 184. folioa, 8. atala, M-126.243 orria. Helbidea: Paseo de la Castellana, 81, 28046 Madril.
Kexak eta erreklamazioak dagokion aseguru-entitateko Bezeroa Babesteko Zerbitzura zuzendu ahal izango dira, Bezeroa Babesteko Erregelamenduan ezarritako prozeduraren arabera. Erregelamendu hori bat dator ECO 734/2004 ministro-aginduaren eskakizunekin eta hura ordezten edo aldatzen duten arauekin.
Aseguru-entitate batean ere ez du bitartekariak % 10eko edo gehiagoko zuzeneko edo zeharkako partaidetza, ez eta kapital sozialarena edo boto-eskubideena baino handiagoa ere. Era berean, ezein aseguru-entitatek edo enpresa nagusik ez du bitartekariaren boto-eskubideen edo kapital sozialaren % 10etik gorako zuzeneko edo zeharkako partaidetza.
Bitartekariak ez du kontratuzko betebeharrik aseguru-entitate batekin edo batzuekin bakarrik banatzeko aseguruak, eta ez du ematen banatzen dituen aseguru-produktuei buruzko aholkularitzarik. Bezeroek hala eskatuz gero, eskainitako produktua banatzeko jarduerak egiten dituzten aseguru-entitateei buruzko informazioa emango du. Entitate horiek Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Informazio Puntu Bakarraren bidez kontsulta daitezke.
Proposatutako aseguru-kontratuari dagokionez, bitartekariak komisio-ordainsari bat jasotzen du, edo, osagarri moduan, komisio-konbinazio bat eta beste ordainsari batzuk. Bitartekariak ez du aseguru-kontratua dela-eta hartzailearengandik/aseguratuarengandik ordainsaririk jasotzen.
Bitartekaria da aseguru-kontratua gauzatzen denean bezeroarengandik jasotako datu pertsonalen tratamendu-eragilea, eta aseguru-entitatea, berriz, tratamenduaren arduraduna. Aseguru-kontratua prestatzean eta gauzatzean, bitartekariak aseguru-entitatearen izenean eta haren kontura jardungo du.
Orange Mediación de Seguros SL Sociedad Unipersonal, Agencia de Seguros vinculada (IFKa: B-88592878. Sozietate-egoitza: Parque Empresarial “La Finca”, Club Deportivo pasealekua, 1, 8 eraikina, 28223, Pozuelo de Alarcón, Madril). MasOrange taldekoa, zeinak aseguru-etxe hauen aseguruak banatzen baititu: Zurich Insurance Europe AG, Sucursal en España eta Zurich Vida Compañía de Seguros y Reaseguros SA. Orange Mediación de Segurosek erantzukizun zibileko aseguru bat dauka sinatuta, eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusian duen erregistro-zenbakia AJ0232 da.