Intzidentzia baten berri eman edo izapideren bat egin nahi duzu?
Eta, Euskaltelkoa izateagatik, 3 ordu baino bizkorrago artatzen dira larrialdiak; bestela, dirua itzuliko dizugu.
Oraindik asegururik ez, eta aholku ematea nahi baduzu, doan deituko dizugu
Nola kontratatu dezaket?
Hasteko, kalkulatu zure aseguruaren prezioa, eta, zenbatespena prest duzunean, deitu guri. Gu arduratuko gara gainerako guztiaz.
Nola kontratatu dezaket?
Hasteko, kalkulatu zure aseguruaren prezioa, eta, zenbatespena prest duzunean, deitu guri. Gu arduratuko gara gainerako guztiaz.
5 €-ko deskontua hilero zure telefono-fakturan.
Etxe-asegurua kontratatzen baduzu, 5 €-ko deskontua aplikatuko dizugu hilero (BEZa barne) zuk nahi duzun Euskaltel linean.
5 €-ko deskontua hilero zure telefono-fakturan.
Etxe-asegurua kontratatzen baduzu, 5 €-ko deskontua aplikatuko dizugu hilero (BEZa barne) zuk nahi duzun Euskaltel linean.
Ezustekorik eta iraupen-konpromisorik gabe
Ez baduzu eman parterik, MAPFREk ez dizu igoko prezioa KPIa baino gehiago. Eta hilabete bakoitzaren bukaeran ezeztatu edo aldatu ahal izango duzu.
Ezustekorik eta iraupen-konpromisorik gabe
Ez baduzu eman parterik, MAPFREk ez dizu igoko prezioa KPIa baino gehiago. Eta hilabete bakoitzaren bukaeran ezeztatu edo aldatu ahal izango duzu.
Ohiko galderak
Nola eman dezaket etxeko parte bat?
Partea emateko hainbat modu daude. Etxeko parteak Bezeroaren Gunean edo MAPFREren aplikazioan eman ditzakezu, bizkor eta erraz. Horrez gain, bulego batera joan zaitezke edo MAPFREra deitu dezakezu, zenbaki hauetara: 918 366 486 eta 900 810 694.
Dagoeneko bezero banaiz, MAPFREn deskontua egingo didate?
Jakina. Aurrekontua eskatzen duzunean, adierazi MAPFRErekin beste zerbitzu batzuk ere kontratatuta dauzkaula, dagozkizun onura eta deskontuak jasotzeko, Euskaltelen bezeroa izateagatik telefono-fakturan dagokizun deskontuaz gain.
Hipoteka eskatzen denean, etxe-asegurua izateak badu eraginik?
Hipotekaren bat dutenek edo formula horren bitartez etxebizitza erostera doazenek honako hau jakin behar dute: orokorrean, hipoteka-merkatuari buruzko araudiak dio hipoteka-bermearekin mailegu bat izenpetuz gero ez dela nahitaez etxe-aseguru bat kontratatu behar. Oso garrantzitsua da hori kontuan hartzea. Izan ere, nahiz eta bankuak eskaini, asegurua ez kontratatzeko aukera dugu. Beste kontu bat da suteen kontra babesteko asegurua kontratatu beharra. Horri dagokionez, hipoteka-merkatuaren legearen erreformak eskatzen du higiezinean gerta daitezkeen kalteak estaltzeko asegurua izatea, kontuan hartuta tasazio-balioak eta aseguratutako zenbatekoak bat etorri behar dutela, berez aseguragarriak ez diren ondasunen balioa kanpo utzita. Betekizun hori hipoteka-merkatuko araudiaren arabera igorritako hipoteka-tituluek ere bete behar dute. Beraz, sute-asegurua derrigorrezkoa da bankua titulartzat duten hipoteketarako.
Zer hartzen du bere gain arrisku orotako aseguru teknologikoak?
Aseguratutako telefonia, informatika edo irudi-gailuren bat istripu baten ondorioz kaltetzen bada, kaltea bere gain hartuko du aseguruak, gehienez 3.000 euroraino.
Zertan bereizten dira lapurreta eta ebasketa?
Desberdintasun nagusia da lapurretetan indarkeria erabiltzen dela beste norbaiten ondasuna eskuratzeko. Alde horretatik, Euskaltelek eskaintzen dituen MAPFREren etxe-aseguruetan bi kasu horiek hartzen ditugu aintzat, beti babestuta egon zaitezen.
Zer da edukitzailea etxe-aseguruetan?
Instalazioak: ur- eta gas-hodiak eta elektrizitate- eta telekomunikazio-kableen sarea (telefoniakoa, besteak beste). Etxebizitzaren egituraren parte diren elementu guztiak: paretak, teilatuak, zoruak, zoladurak, entxufeak, etab. Elementu apaingarriak: parketa, moldurak eta paretetako pintura, adibidez. Puntu honetan eskaiolazko sabaiak, moketak eta eguzki-oihalak ere sartzea komeni da. Birgaitzeak edo erreformak sartzen dira? Ezin ditugu kontzeptu horretatik kanpo utzi eraikinean egiten diren edo egin diren birgaitze edo erreformak eta hobekuntza-obrak. Funtsean, etxebizitzak entregatu zenean zituen elementu guztiak hartu behar dira kontuan, eta baita eraikitzeko, berritzeko, hobetzeko edo birgaitzeko erabili zirenak ere.
Zer da edukia etxe-aseguruetan?
Etxe-aseguruetan, aseguratuak etxean dituen ondasun guztiak dira: arropa, altzariak, gailu elektronikoak, objektu baliotsuak eta baita janaria ere. Ondasunen balioa kalkulatzea zaila da, baina komeni da kontuan hartzea ezen, aseguratutako ondasunek zenbat eta balio handiagoa izan, prima ere handiagoa izango dela. Ondasunen bat zerrendatik kanpo utziz gero, ordea, aseguruak ez du bere gain hartuko.
Laguntza-kategoriak
Estaldurak
Zure poliza kudeatzea
Galderaren bat baduzu, doan deituko dizugu