Deituko dizugu

ES | EU

Euskaltel saltoki-asegurua webgunearen erabiltzaileentzako cookie-politika

Horretarako baimena ematen badiguzu soilik erabiliko ditugu cookieak zure gailuan. Edozein unetan onartu, ukatu edo berrikus dezakezu baimena, cookieak konfiguratzeko panelaren bidez:

Konfigurazioa

Cookie-politika hau https://seguros.euskaltel.com web-orriaren (edo webgunearen) bidez sar daitekeen orriari aplika dakioke, MASMOVIL MEDIACIÓN DE SEGUROS SL sozietatea (IFZa: B44992477), egoitza soziala Bruselas hiribidea 38K, 28108, Alcobendas, Madril helbidean duena, AJ0319 gakoarekin inskribatuta dagoena Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren aseguru- eta berraseguru-hornitzaileen erregistro administratiboan (aurrerantzean, MASMOVIL Mediación de Seguros edo Titularra).

Webgunean sartzeak eta nabigatzeak berekin dakar haren eta hirugarrenen cookieak erabiltzea eta deskargatzea hartara sartzeko eta hartan nabigatzeko erabilitako terminalean (ordenagailua, tableta, smartphonea...). Haiei esker, nabigazioa ahalbidetzen eta optimizatzen da, eta nabigazioko portaerak aztertzen dira, helburu bakar batekin: gure zerbitzuak aztertzea eta zure nabigazioari jarraituz egindako profil baten arabera pertsonalizatutako publizitatea erakustea zuri.

Esaldi hau ondo lotu gabe dago gaztelaniazko jatorrizkoan. Egiaztatu jatorrizkoa, mesedez, eta, itzulpenean zerbait aldatu behar bada, esango diguzue.

1. Zer dira cookieak?

Nabigatzen ari zaren webgunetik zure terminalera bidaltzen diren datu-fitxategi txikiak dira cookieak, eta webguneetako, aplikazioetako eta abarretako nabigazioaren zenbait interakzio erregistratzeko erabiltzen dira. Datu horiek gorde, eguneratu eta terminaletik berreskuratu daitezke. Fitxategi horiek erabiltzailearen ordenagailuan edo terminalean gordetzen dira, eta zure ekipamenduarentzat kaltegarriak ez diren datu gehienetan anonimoak dituzte. Webgune horretan berriro sartzen zarenean zure lehentasunak zein diren gogoratzeko erabiltzen dira, hala nola aurreko nabigazio batean aukeratutako hizkuntza, sarbide-datuak edo orriaren pertsonalizazioa.

Bisitariek webgune bat nola erabiltzen duten jakiteko informazio anonimoa erregistratzeko ere erabil daitezke cookieak. Adibidez, jakiteko zein webgunetatik sartu den, edo iragarki-banner bat erabili duen edo ez hara iristeko.

2. Adostasuna

Masmovil Mediación de Segurosen webgunera sartzean, teknologia horren erabilerari buruzko informazioa emango da erabilitako gailuaren edo ekipamenduaren bidez, eta horiek erabiltzeko baimena emateko eskatuko dizugu.

Kontuan izan behar duzu cookie batzuk beharrezkoak izan daitezkeela Webguneak behar bezala funtziona dezan. Baimena ukatzen baduzu, baliteke hartara sartu ezin izatea edo behar bezala ez funtzionatzea.

Además, por medio del sistema o panel de configuración, puedes elegir entre aceptar o rechazar todas las cookies o hacerlo de forma granular y administrar.

Gainera, konfigurazio-sistemaren edo -panelaren bidez, bi aukera dituzu: cookie guztiak onar ditzakezu, edo banaka onartu eta kudeatu. Edozein unetan ezezta dezakezu teknologia hori erabiltzeko baimena. Kontsultatu 4. atala. “Cookie-politika honetako cookieen konfigurazioa nola aldatu” izenekoa, gai horri buruzko informazio gehiago lortzeko.

3. Gure Webgunean erabilitako cookieak

Gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazioari jarraituz egindako profil baten arabera pertsonalizatutako publizitatea erakusteko behar-beharrezkoak eta funtsezkoak diren cookieak erabiltzen ditugu (eremu seguruak eta aukerak pertsonalizatuak erabiliz, besteak beste).

Webguneak kanpoko orrietarako estekak ere baditu. Masmovil Mediación de Segurosek ez ditu kontrolatzen kanpoko webgune horiek erabiltzen dituzten cookieak. Hala ere, sare sozialetako edo kanpoko beste webgune batzuetako cookieei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileak zuzenean jo dezake haien cookie-politiketara.

Zehazki, eta helburuaren arabera, cookie-mota hauek erabiltzen ditu Webgunean Masmovil Mediación de Segurosek:

  1. Pertsonalizazio-cookieak edo lehentasunetarakoak: Masmovil Mediación de Segurosen webgunea aurrez ezarritako ezaugarri orokor batzuetara egokitzeko aukera ematen diote erabiltzaileari, hala nola hizkuntza, erabilitako nabigatzailea edo erabiltzailea zein tokitatik sartu den.


  2. Cookie teknikoak: orrian nabigatzean arintasuna eta erosotasuna ematen dute, webgunearen funtzionamendu egokia bermatzen dute, eta segurtasuna ematen diote. Halaber, publizitate-espazioak kudeatzeko eta webgunean publizitatea gaitzeko balio dute. Halakoak dira, adibidez, saioari eusteko cookieak eta erantzun-denbora, errendimendua edo aukeren baliozkotzea kudeatzekoak.


  3. Analisi- edo neurketa-cookieak: erabiltzaileek orria nola erabiltzen duten estatistikoki aztertzeko informazioa lortzeko aukera ematen dute. Hala, erabiltzaileen lehentasunak ezagutzeko aukera ematen dute, zerbitzu hobeak eskaintzeko eta publizitatearen eragina mugatzeko. Horretarako, web-orri batera iristeko zein bilaketa egin diren eta erabiltzaileak zein eremu geografikotatik sartu diren aztertzen da, eta webgunean iragarki berak behin eta berriz agertzea saihesten da.


  4. Portaerazko publizitate-cookieak: webgunean dauden publizitate-espazioak kudeatzeko aukera ematen dute; hala, erabiltzaile bakoitzari bere nabigazio-ohituren eta lehentasunen araberako —edo nabigatzean ematen duen bestelako informazioaren araberako— publizitate-edukia eskaintzen zaio.


Cookieak ez onartzea erabakitzen baduzu, ez dugu bat ere deskargatuko, arauak onartzen dituenak izan ezik (adibidez, hizkuntza pertsonalizatzeko cookieak edo cookie teknikoak).

Hona hemen Masmovil Mediación de Seguros zerbitzuak erabiltzen dituen cookieen zerrenda. Cookie bakoitzarekin, mota, jatorria, helburua eta erabiltzaileak jatorrizko webguneetako cookie-politiketan sartzeko esteka adierazten dira.

Cookie propioak

  • Cookie-mota: cookie teknikoak

  • Jatorria: Xfera Móviles SAU

  • Informazioa: IP helbidea

  • Helburua: gogoko hizkuntza gordetzea, saioa identifikatzea eta cookie-politikaren onarpena erregistratzea.

  • Iraupena: iraunkorra

  • Epemuga: 1 urtera arte

  • EBtik kanporako transferentzia: ez

Cookieez gain, bai guk bai goian zerrendatutako enpresek “segimendu-pixelak” erabil ditzakegu (web beacons edo pixel tags ere esaten zaie). Webgunean bertan integratzen diren irudi txiki gardenak dira (eta, beraz, ez dira zure ekipamenduan gordetzen). Haiei esker, zenbait alderdi egiazta ditzakegu, hala nola orrialde jakin batera zenbat erabiltzaile sartzen diren edo orrialdera sartzen diren erabiltzaileen nabigatzailea teknikoki nola konfiguratuta dagoen. Helburuak aurreko taulan deskribatutakoen parekoak dira.

4. Cookieen konfigurazioa nola aldatu edo baimena nola ezeztatu

Edozein unetan ezezta dezakezu cookieak erabiltzeko baimena. Horretarako, aukera hauek dituzu:

  • Cookie-baimenak kudeatzea, zure lehentasunak administratuz Webgunearen orri nagusian jartzen dugun konfigurazio-panelaren bidez.

  • Cookie-deskarga desaktibatzea edo blokeatzea, erabiltzen dituzun nabigatzailearen funtzio espezifikoen bidez. Hona hemen cookieak aktibatu, desaktibatu, ezabatu eta kudeatzeko jarraitu beharreko urratsei buruzko jarraibideen eta esteken zerrenda, nabigatzaile bakoitzaren arabera:

Nabigatzaile horiek eguneratu edo aldatu egin daitezke; beraz, aurreko informazioa edo estekak eguneratuta ez badaude, zure nabigatzailea zerrenda horretan ez badago (Konqueror, Arora, Flock, etab.) edo cookieak kudeatzeko modua aurkitzen ez baduzu, kontsultatu Webgune ofizialean edo jarri gurekin harremanetan.