Deituko dizugu

ES | EU

Zer da edukia etxe-aseguruetan?

Edukia etxe barruko zure ondasunak dira: altzariak, etxetresna elektrikoak, arropa, bitxiak eta baita janaria ere. Objektu horiek polizak barne hartzen dituen egoeretan kaltetzen badira edo lapurtzen badizkizute, edukia estaltzeak objektu horiek ordezten edo konpontzen laguntzen dizu.
Ondasunen balioa kalkulatzea zaila izan daiteke, baina arreta jartzea aholkatzen dizugu; izan ere, aseguratutako ondasunek zenbat eta balio handiagoa izan, aseguruaren prima ere handiagoa izango da. Ondasunen bat zerrendatik kanpo utziz gero, ordea, aseguruak ez du bere gain hartuko.