Zein objektu hartu daitezke edukitzat?
Etxe-aseguru batean eduki deritzogun hori ebaluatzen dugunean, aintzat hartu behar ditugu oheko maindireak, sofa, armairuak eta baita etxeko gainerako altzariak ere. Multzo horretan sartzen dira, era berean, ordenagailuak, tabletak, sakelako telefonoak eta etxetresna elektriko txiki eta handiak. Apaingarriak ere zerrendari gehitu behar dizkiogu.