Polizan aldaketak egin ditzaket epemuga baino lehen?
Jakina. Euskaltelekin MAPFREren etxe-aseguru bat kontratatu baduzu baina estalduraren bat gehitu nahi badiozu, noiznahi egin dezakezu. Jarri harremanetan gure agenteekin, telefonoz edo edozein bulegotan, zein aukera dituzun jakiteko.
Poliza epemuga baino lehen aldatzeko edo ezeztatzeko hiru arrazoi daude:
Prezioa edo estaldurak aldatzea
Gerta daiteke aseguru-etxeak aseguruen eskaintzak aldatzea erabakitzea, eta polizak berregituratzea haien prezioak edo estaldurak aldatuz. Konpainiak aurrez jakinarazi behar dizu, eta, baldintza berriek ez bazaituzte gogobetetzen, 15 egun dituzu, jasotako egunetik kontatzen hasita, ez onartzeko edo indargabetzeko, zigorrik gabe. Erantzuten ez baduzu, aseguru-etxeek baiezkotzat jotzen dute, orokorrean.
Arriskua gutxitzea
Aseguru-etxeak baloratzen du arriskua eta ezartzen du prima (arriskua zenbat eta txikiagoa izan, aseguruagatik gutxiago ordaintzen duzu), baina, arriskua gutxitu egin bada, gutxiago kobratu beharko lizuke. Zuk jakinarazi eta aseguru-etxeak hurrengo prima jaisten ez badu, berritzeari uko egin diezaiokezu hurrengo 15 egunetan, asegurua urtean behin ordaintzen baduzu. Primak hiru edo sei hilean behin ordaintzen badituzu, eskubidea duzu kontratua deuseztatzeko eta arriskua gutxitu zenetik sobera ordaindu duzun primaren zati proportzionala jasotzeko.
Urrunetik kontratatzea
Asegurua online kontratatzen baduzu, hurrengo 15 egunetan aldaketak egin ditzakezu.