Eduki gisa sartzen dira balio bereziko objektuak?
Bitxiak eta artelanak berariaz aitortu behar ditu aseguruaren titularrak, gainerako ondasunak ez bezala tratatzen baitira, zenbait polizatan barne hartzen dituzten arren. Asegurua kontratatzerakoan gai horri buruz hitz egitea komeni da, berme osagarriak eskainiko dizkizutelako.
Oro har, ez ditu barne hartzen aseguratuaren jabetzakoak ez diren ondasunak, ezta harekin bizi direnaren jabetzakoak ez direnak ere, hala nola ibilgailua, bestelako ibilgailu motordunak, bankuko billeteak, animalia eta maskotak, eta kateatu gabeko harribitxiak. Elementu horietakoren bat sartu nahi baduzu, aseguru-etxearekin hitz egin behar duzu, akordio berezi bat adosteko.