Deituko dizugu

ES | EU

Intzidentzia baten berri eman edo izapideren bat egin nahi duzu?

Asegurua kontratatu baduzu, jarri harremanetan MAPFRErekin 918 366 486 edo 900 810 694 telefonoen bidez.

Era berean, online egin ditzakezu zure izapide guztiak, MAPFREren webguneko zure Bezeroaren Gunetik:

SARTU NIRE BEZEROAREN GUNEAN
edo deskargatu aplikazioa

Eta, Euskaltelkoa izateagatik, 3 ordu baino bizkorrago artatzen dira larrialdiak; bestela, dirua itzuliko dizugu.

Oraindik asegururik ez, eta aholku ematea nahi baduzu, doan deituko dizugu

DEITU IEZADAZUE DOAN

Ohiko galderak

Euskaltel Negocioseko bezero bat naiz. Nola jakin zein aseguru den egokia nire enpresarako eta ea nahitaezkoa den?

Deitu, eta aholkularitza espezializatua emango dizugu, zure negozioaren jarduera-motaren eta sektore bakoitzean ditugun estaldura espezifikoen arabera. Gainera, langileak badituzu zure ardurapean, dena ondo estalita edukitzeko beharrezko guztia gomendatuko dizugu.

Euskaltel Negocios kontratatzera noa, baina aurretik ere MAPFRErekin neukan kontratatua asegurua. Izan dezaket deskontua Euskaltelen fakturan?

Bai, deitu eta dena kontatuko dizugu. Hala, onura berri horietaz gozatu ahal izango duzu Euskaltel Negociosekoa izateagatik. Guk lagunduko dizugu izapideekin.

Baja ematen badut Euskaltel Negociosen, galdu egingo ditut aseguru honen deskontuak eta ezaugarri bereziak?

Tamalez, bai. Gure zerbitzuetan baja ematen baduzu, galdu egingo dituzu deskontuak, eta gainerako polizen baldintza berberak aplikatuko dizkizu MAPFREk.

Zer egin ezbeharren bat gertatzen bada nire saltokian edo langileren batekin?

Mapfrerekin jarri behar duzu zuzenean harremanetan, 918 366 486 edo 900 810 694 telefonora deituta. Hala, ahalik eta arinen kudeatu ahalko dugu zure ezbeharra.

Galderaren bat baduzu, doan deituko dizugu

Deitu iezadazue doan