Aurkitu erantzun azkarrak gailu-aseguruei buruzko gure laguntza-atalean.
Estaldurei eta zerbitzuari buruzko zalantzak argituko dizkizugu.

Kontrata ditzaket aseguru bat baino gehiago kontratu baterako?

Bai, ordainketak babesteko aseguruak eta mugikor-aseguruak (terminalen arabera) kontrata ditzakezu kontratu bererako.

Euskaltelen aseguru guztiek prezio berezia dute une oro?

Bai, hala dute. Euskaltelekoa izateagatik, aseguru guztietan, lehen hilabetea doan eskaintzeaz gain, prezioak merkatuko prezioen azpitik daude.

Lehendik Euskaltelen bezero izanda ere kontrata ditzaket aseguruak?

Jakina. Bezero berrientzat nahiz lehendik gure produkturen bat kontratatua dutenentzat dira.

Kontrata ditzaket aseguru bat baino gehiago kontratu baterako?

Bai, ordainketak babesteko aseguruak eta mugikor-aseguruak (terminalen arabera) kontrata ditzakezu kontratu bererako.

Euskaltelen aseguru guztiek prezio berezia dute une oro?

Bai, hala dute. Euskaltelekoa izateagatik, aseguru guztietan, lehen hilabetea doan eskaintzeaz gain, prezioak merkatuko prezioen azpitik daude.

Lehendik Euskaltelen bezero izanda ere kontrata ditzaket aseguruak?

Jakina. Bezero berrientzat nahiz lehendik gure produkturen bat kontratatua dutenentzat dira.

Zalantza edo arazorik baduzu, jarri gurekin harremanetan.

Jarri harremanetan
Volver

Ohiko galderak

Euskaltel
Kontrata ditzaket aseguru bat baino gehiago kontratu baterako?

Bai, ordainketak babesteko aseguruak eta mugikor-aseguruak (terminalen arabera) kontrata ditzakezu kontratu bererako.


Gainera, prezio berezia egingo dizugu denetarako. Beraz, aurreztu egingo duzu fakturan.

Euskaltelekin kontratatutako aseguru guztiek prezio berezia dute une oro?

Bai, hala dute. Euskaltelekoa izateagatik, aseguru guztietan, lehen hilabetea doan eskaintzeaz gain, prezioak merkatuko prezioen azpitik daude.

Zer gertatzen da Euskaltelekin dudan kontratuan baja emanez gero?

Automatikoki emango zaie baja aseguruei, eta horrek esan nahi dut ez zarela babestua egongo eta prezio berezia izateari utziko diozula.

Euskaltelen bezero aspalditik izanda ere kontrata ditzaket aseguruak?

Jakina. Bezero berrientzat nahiz lehendik gure produkturen bat kontratatua dutenentzat dira.


Baina hori bai: ezingo dizugu estali aspalditik erosia zeneukan terminala. Euskaltelen bidez erositako terminalak edo gailuak babesten ditugu, eta erosketa egiten duzunetik 30 egun dituzu zure mugikor-asegurua kontratatzeko.

Aseguru batean baja ematen badut, euts diezaioket besteari? Noiznahi eman dezaket baja?

Bai, ez dute zerikusirik batak bestearekin. Ordainketen babes-asegurua edo mugikor-asegurua indarrean eduki ditzakezu Euskaltelekiko kontratua indarrean dagoen bitartean.


Bai, noiznahi eman dezakezu baja. Dena den, lehen urtean, baja eman aurretik, ezbeharren baten parte eman baduzu, urtea amaitu bitarteko kuotak ordaindu beharko dituzu.

Nola kontrata ditzaket aseguruak?

Gure dendetan, edo webgunean agertzen den telefonora deituta.

Badute iraupen-konpromisorik aseguruek?

Ez, ez dute.

Gailuen asegurua

Kontratatzean

Zer datu behar ditut gailuen asegurua kontratatzeko?

Bankuko datuak eta aseguru-hartzailearen izena eman beharko dituzu.

Mugikor baten asegurua bada, terminalaren marka , modeloa eta IMEIa jakin beharko dituzu.

Gogoratu: asegurua Euskaltelen gailu berrietarako kontrata daiteke, erosketa egin eta gehienez ere 30 egunera.

Euskaltelen erosi ez dudan terminal edo gailu baterako asegurua kontrata dezaket?

Ez.

Noiz arte kontrata dezaket asegurua? Terminala erosten dudanetik?

Terminala jasotzen duzunetik 30 egun dituzu mugikor-asegurua kontratatzeko.

Zenbat balio du gailu-aseguruak eta noiz kargatzen da hileko kuota?

Aseguratu nahi duzun gailuaren prezioaren araberakoa da.

Euskaltelen bezeroa bazara, telefoniako hurrengo fakturan ikusiko duzu zenbatekoa den mugikorraren edo gailuaren aseguruaren kargua. Lehen kargua beti 0 €-koa da, doan baita; hurrengo fakturetan, aseguruari dagokion hileko kuota ere agertuko da.

Ikusi prezioen taula hemen.

Noiz hasiko da eraginkorra izaten aseguruaren babesa?

Terminala edo gailua jasotzen duzun unean.

Lehen kuota ordaintzen ez badut, zer gerta daiteke?

Prima ordaintzen ez bada, Caser-ek eskubidea izango du kontratua suntsiarazteko edo polizan oinarrituz zor den primaren ordainketa betearazpen-bidetik galdatzeko.

Zer gailu estaltzen ditu aseguruak?

Mugikorrak, tabletak, Smart TVak, liburu elektronikoak, eramangarriak, monitoreak, bideokontsolak, smartwatch eta smarbandak, entzungailuak, bozgorailu adimendunak eta 100 € baino gehiagoko PSPa duten beste gailu batzuk. (Kontsultatu salbuespenak)

Ezbeharren bat gertatzen bada

Zer egiten da ezbehar bat gertatuz gero?

Caser-ekin harremanetan jarri beharko duzu 91 590 97 89 telefonora deituta, ezbeharra gertatu eta gehienez ere 7 laneguneko epean. Honako dokumentazio hau aurkeztu beharko duzu:

  • Poliza-datuak.
  • Faktura edo erosketa egiaztatzen duen agiria (ezinbestekoa ezbeharra izapidetu ahal izateko).
  • Ondasuna beste konpainia bateko beste aseguru batek ere aseguratzen badu, poliza-zenbakiaren eta konpainiaren berri eman beharko diozu Caserri.

Ustekabeko kalte konponezinagatik, lapurretagatik edo ebasketagatik smartphone bat edo aseguratutako beste gailu bat emateko, eta dagokion prestazioa jasotzeko eskubidea izateko, honako hauek ordaindu beharko dizkiozu Caser-i:

  • Aseguruaren urteko kuota osatu arte, jaulki edo ordaindu gabe dauden zatikako ordainagiriak
  • Dagokion frankiziaren zenbatekoa.

Ustekabeko kaltea jasan duen gailua konpontzen bada, dagokion frankizia ordaindu beharko duzu, konpondutako gailua entregatu aurretik.

Zer egin behar da lapurreta, eraso-lapurreta edo ebasketaren kasuan?

Ezbeharren bat izanez gero, dokumentazio orokorra aurkezteaz gain, honako hauek ere egin behar dituzu:


  • Poliziaren aurrean lapurreta, eraso-lapurreta edo ebasketa salatu behar duzu. Gailuaren marka, modeloa eta IMEIa edo serie-zenbakia zein diren adierazi behar duzu.
  • Mugikorra bada:
    - Deiak egin edo datuak kontsumitu badituzte, egindako gastua justifikatzeko agiri bat bidali behar duzu.
    - IMEIa blokeatu behar duzu. IMEIa blokeatu ezean, aseguratuak ez du dagokion prestazioa jasotzeko eskubiderik izango.

Ebasketan, zer kasu ez daude sartuta?

  • 400 €-tik gorako ebasketak hartzen ditu barne aseguruak.
  • Era berean, ez daude sartuta hartzailearen/aseguratuaren gertuko ezagunek (senarrak/emazteak, izatezko bikotekideak, goranzko edo beheranzko lerroko ahaideek edo enplegatuek) egindako lapurreta eta ebasketa.

Zergatik uka diezadakete ezbehar bat?

Ez ordaintzeagatik edo iruzurragatik.

Mugikorra edo gailuren bat lapurtzen badidate edo hondatzen bazait, zenbat denbora itxaron behar dut beste bat eman diezadaten?

  • Mugikorra edo aseguratutako beste gailuren bat lapurtzen badizute, ezbeharra onartzen denetik 24 ordu besterik ez duzu itxaron beharko zure terminal berregokitua edo ordezkoa jasotzeko (bezeroa aurkitu ezin denean izan ezik).
  • Matxura edo kalteren bat gertatuz gero, ezbeharra onartzen denetik 24-36 ordura pasatuko gara zure telefonoa edo gailua jasotzera. Fabrikatzaileak hura konpondu ondoren, 24-36 ordura itzuliko dizugu.

Zerbait ordaindu behar dut maileguan hartutako gailuagatik? Zer gertatzen da itzultzen ez badut?

  • Maileguko gailuak 20 €-ko kostua eta 100 €-ko fidantza ditu. Diru hori terminala bueltatzen denean itzuliko da, baldin eta egoera onean entregatzen bada. Hautazko zerbitzu hori ezbeharraren parte ematen denean eskatzen da.
  • Maileguan hartutako gailua aseguratutako gailua jasotzen den unean entregatuko da.

Nola ordaintzen da frankizia?

Caser-era banku-transferentzia egin behar duzu. Ezbeharraren partea irekitzeko unean emango dizute kontu-zenbakia.

Mugikor bat bada, nola blokea dezaket IMEIa?

Telefonoa zenuenean IMEIa gorde ez bazenuen, mugikorraren jatorrizko kutxan aurki dezakezu, edo erosketa-fakturan; edo, errazago, aseguruaren polizan.

Deitu 622ra eta eskatu IMEIa blokeatzeko.

Nire asegurua kudeatzea

Zer egin behar dut IMEIa edo mugikorra aldatuz gero?

Bankuko datuak eta aseguru-hartzailearen izena eman beharko dituzu. Gailuaren marka, modeloa eta IMEIa jakin beharko dituzu. Gogoratu: asegurua Euskaltelen gailu berrietarako kontrata daiteke, erosketa egin eta gehienez ere 30 egunera.

Zer gertatuko da nire aseguruarekin Euskalteletik joaten banaiz?

Deskontua galduko duzu, eta asegurutik baja emango zaizu.

Nola eman diezaioket baja gailu-aseguruari?

Zure aseguruaren sustapen-aldian bazaude, hemeneman dezakezu baja. Epe hori amaitu bada, zure aseguruak urtebeteko iraupena izango du. Urte hori igaro ondoren ez baduzu asegurua berritu nahi, Caser konpainiari jakinarazi beharko diozu hilabete lehenago.

Horretarako, 910 551 674 telefonora deitu behar duzu.

Nire asegurua kudeatzea

Zer hartzen du barnean aseguruak?

Aseguru honek telefono mugikorretarako eta gailuetarako balio du, kontuan hartu gabe zure tarifa kontratupekoa edo aurrez ordaintzekoa den.


  • Lapurreta, ebasketa edo eraso-lapurreta: Aseguratutako terminala edo gailua erabat galdu bada lapurreta, ebasketa edo eraso-lapurreta baten ondorioz, kalte-ordain gisa antzeko terminal edo gailu bat emango dizugu (oro har modelo bera), edo zurea baino hobea, halakorik ez badugu. Gainera, mugikorra edo tableta bada, Euskaltelen beste SIM txartel bat emango dizugu.

  • Istripuzko kaltea: Istripuren bat izanez gero, konpondu egingo dizugu terminala; piezen, eskulanaren eta aparatua kentzearen eta entregatzearen kostuak ere guk ordainduko ditugu. Terminala konpontzerik ez badago, edo konpontzeak gailuak berak baino gehiago balio badu, zurea bezalakoa den edo antzeko ezaugarriak dituen terminal berregokitu bat emango dizugu.

  • Baimendu gabeko deiak: Linea blokeatzeko eskatuz operadorera deitu eta poliziari salaketa jarri aurreko 72 orduetan lapurtutako telefono mugikorrarekin egindako deiak eta erabilitako datuak ordainduko ditugu, gehienez 2.000 euro.

  • Ordezko mugikorra edo gailua: Ezbeharra izan duen gailua jasotzean, eta aldez aurretik eskatuta, ordezko gailu bat emango dizugu zurea konpontzen den bitartean. Zure gailua konpondu edo ordeztu ondoren, hura jasotzean, lagatako terminala edo gailua entregatu beharko duzu, eta egoera onean egon beharko du.

  • Gailuak konpontzea: Konponketak zerbitzu tekniko ofizialek zein hautatutako zerbitzu tekniko ez-ofizialek egingo dituzte, zerbitzu onena zeinek ematen duen. Zerbitzu tekniko horiek fabrikatzailearen bermearen konponketa- eta mantentze-bermea ematen dute estaldura barruan dauden bitartean. Matxura bat gertatzen bada eta fabrikatzaileak adierazten badu gailua zerbitzu tekniko ez-ofizial batek manipulatu duela, geu arduratuko gara konponketaz legezko bermeak ezartzen duen denbora igaro arte.

Atzerriko gorabeherak barne hartzen al ditu aseguruak?

Ez, espainiar estatuan emandako parteak soilik hartzen ditu barnean.

CASERen bermearekin

Caja de Seguros Reunidos, Compañía de Seguros y Reaseguros SA aseguru-etxeak eskaintzen du mugikor-asegurua (CASER, Avenida de Burgos, 109 - 28050 Madril). Madrilgo Merkataritza Erregistroa (2245 liburukia, 179. folioa, M-39662 orria - IFKa: A28013050. Aseguru eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren aseguru-konpainien erregistro berezian inskribatua, C0031 zenbakiarekin).

Mugikor-asegurua EUSKALTEL SAk banatzen du, aseguru osagarrien bitartekari gisa (IFKa: A-48766695).

Galderaren bat baduzu, doan deituko dizugu.

Deitu iezadazue doan

Deitu eta lagunduko dizugu

Egin klik deia hasteko

Astelehenetik igandera: 09:00 - 23:00

MASMOVIL Aseguruen Bitartekaritza-n zure datuak tratatuko ditugu gure produktu eta zerbitzuen berri emateko, eskaera honi dagokionez edo etorkizunean, zure baimena kendu arte. privacidadseguros@euskaltel.com helbidera erabil ditzakezu zure eskubideak. Informazio gehiago hemen.